[13/05/2009] Errege Kopako finala, Athletic Club - CF Barcelona
[2008ko irailak 17] Conocer Navarra aldizkariaren aurkezpena Valentziako Hotel Astorian:
2008ko irailean Valentziako Astoria Plaza hotelean Conocer Navarra turismo aldizkariaren arkezpena ospatu zen, bertan Valentziako Generalitateko turismo kontseilaria, Angelica Such, eta Nafarroako gobernuko Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramon Cropas, zeudelarik.
Besteak beste, Carlos Erce (Turismoko zuzendari orokorra), Carmen Oroz (Turismo), Yolanda Ibero (EGN) eta Juan Ramon Corpas berarekin hitz egin ahal izan genuen.
Hitzordura Nafarroarekin edo turismoarekin zerikusia duten arloak joan ziren.
Eguerdian bertako pintxoak dastatu ahal izan genituen eta arratsaldean,beraien produktoak, hotelak, nekazal-jarduerak edo turismo-jarduerak aurkeztera hurbildu ziren Nafarroako elkarteetako ordezkariekin berba egin genuen.
iluntzerantz, aldizkariaren azken alea aurkeztu zuten, Valentziako turismo-kontseilaria bertan zegoela.
Bukatzeko, nafarroako gastronomia eta ardoak batzen zituen afariaz gozatu genuen, Juan Ramon Corpas Turismo kontseilariaren eta Pilar Garcia Granero Jatorrizako Adieraren Kontseilu-Arautzaileko lehendakariaren oharrak entzuten genituen bitartean. Marisol de Cadreitak prestatu zuen.
Orain dela gutxi, Donostia, Gasteiz, Bilbo, Zarautz, Hondarribia eta beste herri batzuen turismoa sustatzen zuen Karpan egon ginen Valentzian:
[2007ko urriaren 5etik 9ra] L'Alcudiako Gastronomia Azoka:
L'Alcudiako azoka garrantzitsu honek 2007an Nafarroa gonbidatu zuen bere artisau-elikagaiak aurkezteko. Gazta, nekazaritza, ardoa eta abarri buruzko hitzaldiak egon ziren. Azokak, ohi bezala, izugarrizko arrakasta izan zuen.
[2007ko otsailak 19] Alimentos Artesanoseko eta Napar Bideakeko lehendakaria den Jesus Ordunaren hitzaldia:
Elkarte horren helburuez, lan-ildoez, osaketaz, 1992ko sorreraz eta bere garapenaz hitz egin zigun. Baita elikagaiak ekoizteko erabiltzen den lurraz, ingurunea mantentzearen garrantziaz, ekosistemaz, eta artisau elikagaien eta industrializatuen arteko desberdintasun handiez ere.
Gonbidatuen arteanarlo ugaritako ordezkariak ikusi ahal izan gneituen: kirola, Valentziako ostalaritza-federazioa, Valentziako Centro Vasco-Navarroa, kultura, ikuskizunak, irudia, enpresa arloa,....
Hitzaldiaren ostean, gonbidatuei produktuak dastatzera eman genizkien, hizlariarekin aurkezpenean azaldutakoa sakontzeko aukera eta guzti.
2006ko San Ferminak:
Txupinazo egunean jai bat ospatu zen. Hamaiketakoa, txistorra, edariak, kamisetak opari bezala bezeroen artean......jaietako patroiari abestu genion eta gure kalean zehar entzierroak egin genituen.
2005eko San Ferminak:
Goizero entzierroak eman genituen, txupinazo egunean bezero guztiekin hamaiketakoa egin genuen eta ekitaldiaren kamisetak banatu genizkien bertan zeuden guztiei..
Zozketak:
Ostegunero Erronkariko gazta eta astero produktu-sorta oso bat.