castellano · valencià · euskera · galego
Taberna · Denda · Artisau-elikagaiak · Online denda · Aktibitateak · Nafarroan zehar bidaiatu · Link interesgarriak · Bisita gaitzazu


“Elikagai Artisauen” marka
, bere erabileraren Araudi Erregulatzailean zehaztuak dauden baldintzak betetzen dituzten agroelikagai produktuen etiketaren barne dagoen ikur bereizgarri batean datza.

Horrela, “Artisau Elikagaien” markak ondorengo aspektuak ziurtatzen ditu:
* Produktua, bere natura berberaz erregulatutako beste produktuez kualitatiboki ezberdintzen duten berezko ezaugarriak.
* Erkidego araudia edo araudi nazionalak definitzen ez dituen produktu tradizionalen ezaugarri zehatzak.

Ezaugarri organoleptikoak
Benetako produktuak, tradizionalak, egiazkoak dira. Artisau Elikagai bat eskuratzea, naturalarekin berriz elkartzea da, txikitan frogatutako zapore eta usainak berriz aurkitzea da.
Nola sortzen dira?
* Lehengaiak goi kalitatekoak, beren izaera naturalean eta aukeraketa prozesu zorrotz baten mende egondakoak dira.
* Ekoizpen prozesuak prozesu naturalen itxura hartzen du edo errespetatzen ditu bortxatu edo prozedura fisiko edo kimikoen bidez azkartu gabe.
* Nahiz eta legalki baimenduak egon, gehigarrien erabilera murriztuta dago lehengaien kolorea, usaina, zaporea edo egitura aldatzen baitute beren antza lortzeko edo beren iraupena produktuen balioen kosta ahalean handitzen dutelako.

Nafarroako Agroelikadura artisautza zatitzen den lanbideak
Ondoren, “Elikagai Artisauen” banaketa lanbideka eta horietako bakoitza erregulatzen duten Berariazko Araudi Teknikoak aurkezten dira.



Elikagai Artisauen markan produktu berriak sartzeko Araudi Teknikoen Batzordearen baietza beharrezkoa da. Hauek, bestalde, produktu bakoitzarentzako hurrengoak bezalako aspektuak eduki behar dituzte:
* Produktuaren edo produktu multzoaren izena.
* Ekoizpen metodoaren deskripzioa lehengaiak eta osagaiak gehituz.
* Debekatuak dauden egiteko moduak.

Zukuak, marmeladak eta fruitu eta barazki kontserbak.
Fruitu marmeladen Artisau Araudi Teknikoa.
Begetal kontserben Artisau Araudi Teknikoa.

Sagardo, likore, pattar eta hartzidura naturaleko apardun ardoen lanketa.

Sagardo naturalaren Artisau Araudi Teknikoa.
Fruitu eta belar likoreen Artisau Araudi Teknikoa.
Hartzidura naturaleko apardun ardoen Artisau Araudi Teknikoa.
Txakolinen Artisau Araudi Teknikoa.
Pattarren Artisau Araudi Teknikoa.
Marinatu, hozpineztatu eta gazituen lanketa.

Gazten, gaztanberen, mamien eta beste esnekien lanketa.

Ardi gazta onduko Artisau Araudi Teknikoa.
Ardi esnez egindako mamiaren Artisau Araudi Teknikoa.
Gaztanberaren Artisau Araudi Teknikoa.

Mamia, produktu eratorriak, basoko esentziak, eta helburu terapeutiko, badaezpadakoa edo kosmetikoen maneiu eta lanketa.

Mami eta erle-hazkuntzako produktuen Artisau Araudi Teknikoa.

Elikaduran erabiltzeko infusioentzako eta eragile usaintsutzat erabiltzeko espezie begetalen maneiua.

Haragi kontserben, pateen, hestebeteen lanketa eta urdaitegia.

Patetik eratorritako produktuen Artisau Araudi Teknikoa.
Espezie zinegenetiko eta arrotzetatik eratorritako produktuen Artisau Araudi Teknikoa.
Txerritik eratorritako produktuen Artisau Araudi Teknikoa.
Gozogintza, opil eta ogi berezien lanketa.

Gozogintzaren Artisau Araudi Teknikoa.
Txokolate eta bonboien Artisau Araudi Teknikoa.
Turroi eta mazapanen Artisau Araudi Teknikoa.
Konfiteen Artisau Araudi Teknikoa.
Okindegi eta ogi berezien Artisau Araudi Teknikoa.

Mistela, ezti-ur eta ardo zaharren lanketa.

Izozki lanketa.
Izozki lanketaren Artisau Araudi Teknikoa.

Plater prestatuen lanketa.
Aurrez prestatutako frijituen Artisau Araudi Teknikoa.
Kontserban aurrez prestatutako plateren Artisau Araudi Teknikoa.
Salda, zopa eta kremen Artisau Araudi Teknikoa.
Salden Artisau Araudi Teknikoa.
Betetako begetalen Artisau Araudi Teknikoa.
Jaki eta eltzekoen Artisau Araudi Teknikoa.
Markaren erabilerarako baldintzak.

“Elikagai Artisauen” markak, ondorengo aspektuak ziurtatzen dituen ikur bereizgarri batean datza:
* Produktua, bere natura berberako beste produktuez kualitatiboki ezberdintzen duten berezko ezaugarriak.
* Erkidego araudia edo araudi nazionalak definitzen ez dituen produktu tradizionalen ezaugarri zehatzak.


* Markaren erabileraren kudeaketa eta kontrola Nafarroako Agroelikadura Kalitatearen Institutuari dagokio.

1. Produktuak, “artisau elikagaitzat” hartuak izan daitezen bete behar dituzten baldintzak:
* “Elikagai Artisauen” marka, Araudi tekniko Zehatz bat duten produktuek soilik erabili ahal izango dute. (Araudi Teknikoen zerrenda ikusi).
* Baimena, era singularrean emango zaie eskatzen duten produktuei, ez ekoizle eskaleak lantze dituen gai guztiei.
* Baimen eskaeren inguruko erabakiak ICANi dagozkio, Artisau Batzordearen txostenaren ondoren (Batzordearen osaketa ikusi).
* Baimenak izaera tenporala du eta urte bateko epeaz ematen da, berritua izan daiteke ere.

2. “Elikagai Artisauen” parte izateko enpresek bete behar dituzten baldintzak:
Nafarroako Gobernuko Nekazaritza Departamenduko Artisau Agroelikagai Enpresen Erregistroan inskribatuak dauden enpresek ikurra erabiltzeko aukera izango dute.
Agroelikagai Artisautzaren Lanbideen Katalogoan agertzen diren produktuak aldatzen edo lantzen dituzten eta hurrengo baldintzak betetzen dituzten enpresak Artisautzat erregistratu daitezke:
* Instalazioak eta saltokiak, baita produktuen kalitatea eta baldintza higieniko-osasuntsuak indarrean dauden xedapenak betetzea.
* Enpresa baimen fiskalean izena eman izatea.
* Bere lantze prozedurak eskuz egindakoak izatea. Hala ere, lehengaien aukeraketa ezik, lanen zati batean nolabaiteko mekanizazioa onartua izango da.
* Produkzio prozesuaren zuzendaritza eta ardura agroelikadura artisau baten esku egon dadila, zeina lanaren gauzatzean parte hartze zuzena eta pertsonala izan beharko luke.
* Enpresaren egitura mota familiarrekoa izan dadila, hamar baino gutxiagoko multzoa osatzen duten langile finko ez familiarren laguntzarekin bat.


Nafarroako turismoa sustatzeko bideoa:



C/ Duque de Calabria 17, 46005 Valencia
Telf.: 963223293
email: etxebe@etxebe.com