Gure taberna goizeko 8etatik arratsaldeko 8etara dago irekita eta bertan gosariak, kafeak, hamaiketakoak, ogitartekoak, bazkariak eta Nafarroako ohiko produktuen pintxoak eskaintzen ditugu.
Goizero, gure barra askotariko ogitarteko txikiz beterik dago: patatazko arraultzopila, txistorra, atuna arraultza egosia eta pikillo piperrarekin, lukainka, sobrasada, pernila gaztarekin, eta abar. Horrez gain, "chivito", "brascada", urdaiazpikoa katalan erara, solomoa gaztarekin eta antzeko ogitartekoak ere prestatzen ditugu.
Pintxo bezala gure proposamenak txistorra kazola, Idiazabal gazta, Erronkariko gazta, Vianako txorizoa eta saltxitxoia,...dira.
Eguerdi aldera bazkaltzera etortzeko aukera dago. Ostegunero Bakailaoa Bizkaitar erara prestatzen dugu, gure bezeroen artean arrakasta izugarria duen jaki tipikoa, eta eramateko edo bertan jateko aurretiaz eska daiteke.
Babarrunak ere oso garrantzitsuak dira guretzat, , babarrun pikarta, aza eta piperminarekin nahierara bateratzen dituen gure herriko jaki tradizionala. Uda amaitzen denean astearteetan eskaintzeko berreskuratzen dugu.
Edariei dagokienez, gure artisau-likoreak: patxarana, masusta-likorea, "basaka txagarko" sagar-likorea, belar-likorea...beraien jatorrizko zaporearekin. Guztiak dauzkagu salgai dendan.
Eta bazkaria laguntzeko, Baztango Larraldea sagardo naturala. |